viernes, 20 de diciembre de 2013

ZAPATA BERRIAK.

Honelako adibideekin ohartzen gara ze nolako suertea daukagun gehiengook. Baina  batzuetan komenigarria da honelako bideoak ikustea hau birgogoratzeko.


Izan ere, gazteok garrantzia gehiegi ematen diegu ondasun materialei (mugikor hoberenak, nora joango garen oporretan...). Honekin ez dugu adierazten hori txarto dagoenik, baina batzuetan geldiuna bat egin behar dugu eta konturatu badaudela beste hainbat familia ez dutela ezta jatekorik ere; gainera, horretarako ez gara oso hurrun joan behar. Izan ere, adibidez, Bilbotik paseatzen zaudenean, gabonetako erosketak egiten, pilo bat pertsona ikusten dituzu kalean botata ez dutela ezta jatekorik ere ez.

Tamalez, honelako gauzetaz ez gara ohertzen gure etxearen atea jotzen duen arte. Ondorioz, hartu bost minutu eta pentsatu zelako bizitza daramgun eta zoriontsua zaren ikusteko. Behin hau jakinda, ohartuko zara zer egin beharko duzun erabaki egokiak hartzeko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario