lunes, 23 de diciembre de 2013

KEVIN CARTER


Argazki honekin, Kevin Carter-ek Pulitzer saria irabazi zuen 1994an. Honetan, neskatxa bat agertzen den, sufritzen eta atzeko plano batean putre bat dago, bere janariaren zain.  Egileak 20 minutu itxaron zituen ematza perfektoa lortzeko. Ekintza hau dela eta, Carter oso kritikatua izan zen, ez zuelako umea lagundu.

Dena den, mito asko daude argazki honi buruz. Askok esaten dute egileak bere buruaz beste egin zuela errudun sentitzen zelako, edo umea bost minutu barru hilko zela. Egia da, neska oso egoera txarrean zegoen baina benetan argazki honen bitartean kaka egiten ari zen. 

Hala ere, gertakizun hau agerian uzten ditu hainbat gai; horietako bat da hainbeste alditan eztabaidatu dena: zeintzuk dira argazkigileen baloreak?.

viernes, 20 de diciembre de 2013

ZAPATA BERRIAK.

Honelako adibideekin ohartzen gara ze nolako suertea daukagun gehiengook. Baina  batzuetan komenigarria da honelako bideoak ikustea hau birgogoratzeko.


Izan ere, gazteok garrantzia gehiegi ematen diegu ondasun materialei (mugikor hoberenak, nora joango garen oporretan...). Honekin ez dugu adierazten hori txarto dagoenik, baina batzuetan geldiuna bat egin behar dugu eta konturatu badaudela beste hainbat familia ez dutela ezta jatekorik ere; gainera, horretarako ez gara oso hurrun joan behar. Izan ere, adibidez, Bilbotik paseatzen zaudenean, gabonetako erosketak egiten, pilo bat pertsona ikusten dituzu kalean botata ez dutela ezta jatekorik ere ez.

Tamalez, honelako gauzetaz ez gara ohertzen gure etxearen atea jotzen duen arte. Ondorioz, hartu bost minutu eta pentsatu zelako bizitza daramgun eta zoriontsua zaren ikusteko. Behin hau jakinda, ohartuko zara zer egin beharko duzun erabaki egokiak hartzeko.



jueves, 19 de diciembre de 2013

BADATOR SANTO TOMAS!

Aurten Bilboko Santo Tomas jaia txuri-gorria izango da. Antolatzaileek Bilboko futbol taldea goraipatzeko asmoarekin hartu dute erabaki hau. Hori dela eta, Ernesto Valverde eta Josu Urrutia izango dira gertakizunari hasiera emango dutenak.

Bertan, produktu lokalak erakutsiko dira 286 postuetan. Hauen gehiengoa Arenalean egongo dira, beraz animatu zaitezte Bilbora etortzen!

DEIA egunkariko berria

Santo Tomasen historia

Denok dakigun moduan, Santo Tomas eguna abenduaren 21ean ospatu egiten da. Hala ere, gutxik dakite jai honen historia eta zergatia. Hori dela eta, hurrengo linka usten dizuegu jai honen inguruan gauza gehiago ikasi ahal izateko.
Santo Tomasen historia

 

Hurrengo larunbatean Santo Tomas eguna izango da, abenduko 21ero bezala. Jaia hau, Euskal Herriko herri guztietatik zehar ospatuko da, hori dela blog honetatik jaia ospatzera gonbidatzen dizuegu. Berri honekin  batera, egun honen inguruko bidoe dibertigarri hau uzten dizuegu.

INFORMAZIOAREN TRATAMENDUA ETA GAITASUN DIGITALA






















Lehen Hezkuntzako Curriculumean zortzi gaitasun orokor bereiztu dezakegu; horien artean gaitasun digitala dago. Honek gero eta indarra handiago doa hartzen egunerokotasunean, baina hala ere, gure iritziz modu egokiago batean erabili ahal izan genezake. Hau da, arbela normal edo liburu tradizionalak erabiltzen dugun moduan beharrean beste teknikak batzuk baliatuz. Egia esan, teknologia berriek aukera asko ematen dizkigu ikasteko beste metodoak aurkitzen.


Bost urteko ume batek ikurren bidez abesten du bere gurasoek uler dezaten

   

Bost urteko neska batek ikurren bidezko hizkuntzan abestu zuen bere gelako kideekin. Ekintza hau bere gurasoei zuzenduta zegoen, izan ere, gurasoak gorrak dira. Honelako ekintz polit hau gure blogean egon behar duela sute dugu.

http://www.deia.com/2013/12/17/sociedad/estado/canta-con-signos-para-que-sus-padres-sordos-le-entiendan


viernes, 13 de diciembre de 2013

BESTE HEZKUNTZA SISTEMA

Bizitzen ari garen mundu honetan gero eta garrantzia gehiago ematen ari zaio jasotako hezkuntzari. Arrazoi honegatik, behin baino gehiago ikusten ari gara munduan dauden hezkuntza ereduen arteko konparazioak. Gertakizun honek gogora ekarri digu pasaden urtean klasean ikusitako bideo bat.

Honetan, Hego Koreako hezkuntza eredua azaltzen da; haren alde onak eta txarrak ageri dira eta honen ostean hausnarketarako aukera luzatzen du. Izan ere, herrialde honen Gobernuak hezkuntzaren sustatzaile sutsua da uste baitu hau dela tresnarik eraginkorrena herria ekonomikoki garatzeko. Honi buruz informazio gehiago nahi izatekotan, ondorengo bideo eta albistea luzatzen dizuegu.

9.EGUNA

Gaurko klasean jarraitu dugu orain arte egindako lanen aurkezpena egiten. Lehenengo taldea bretxa digitalari buruz aritu dira lan egiten. Haien aurkezpenari hasiera emateko, klasea hainbat taldetan banadu dute eta joku desberdinak atxikitu diote bakoitzari. Ideia hau oso berritzailea da; izan ere, orain arte ez dugu honelako aurkezpenik ikusi. Gainera, honen ostean, eskatu digute haien blogean, taldeka, iruzkin bat publikatzea egindako jarduerari buruzko sentipenak azalerazten. Azkenik, azalpen teorikoari ekin diote.


 Klasearekin jarraitzeko, Hasikasi taldearen txanda izan da. Honekin asteko, haien blogaren aurkezpena egin dute; honetan, pelikula bat proposatu digute ere eta guk honen ideia egiteko, klasean trailerra ikusi dugu ( trailer ofiziala). Honetaz gain, beste gai batzuk ikutu ditugu ere; hala nola, hausnarketaren garrantzia, euskara, genero indarkeria, hezkuntza...  Bueno baina haien lanaren gai nagusia edo orokorra teknografia da. 

Aurkezpen hau asko harritu gaitu. Izan ere, betiko modeetatik atera gaitu atzeko partetik hasi direlako eta honela, gure arreta une oro egon da haietan. Gainera, teoria hutsa "bota" beharrean bideoen bidezko hezkuntzaren alde egin dute eta honela, gure lana izan da gaien arteko lotura egitea.

 HASIKASI taldearen blog-a.

jueves, 12 de diciembre de 2013

ZENBAIT BIDEO INTERESGARRI

Ondoren, guk ikusitako zenbait bideo gomendatzen dizuegu:

Hezkuntza integrala

Hezkuntza integrala beharrezkoa da?

Galdera hau pertsona asko egiten dena da. Izan ere, askoren ustetan,  hezkuntza matematika hizkuntza eta zientzietan oinarritzen den arau multzoa da; gure gaztaroan behin eta berriz errepikatzen digutena eta gure eginbeharra memorizatzea dena. Baina honetaz gain, beste hainbat eduki ikasiko bagenitu? gure bizitza personaleak eragina izango dutenak?

Egia esan, gure iritziz, hezkuntzaren xedea gure etorkizuneko eta orainaldirako prestatzea izan beharko zen. Horretarako ezinbestekoak dira orain arte izandako irakasgaiak baina beste batzuk ere gegitu beharko lirateke. Azkenik, erabateko integraltasuna lortzeko nahian, ere proposatuko genuke hezkuntza globalizatuan aritzea. Honetan, edukiak edo ezagutzak ez dira irakasgaietan bananduta egongo ezta ordutegi finkorik izango. Honen ordez, guztiak denbora oro jorratuko dira, ikasleen beharren arabera.

Euskararen bultzatzaile sutsuak garenez, ezinbestekoa dugu albiste hau zuei eskaintzea. Nahiko denbora izan arren, honek ez du esan nahi oraindik ahaztu dugunik edo bere garrantzia galdu duela, oraindik ere badaudela gure hizkuntza zapaltzen dutenak.

Mota honetako neurriei aurre egiteko, eredua izan behar gara eta hasi behar gara ahal dugun momentu guztietan euskeraz aritzen nor egingo du? Beraz, lagundu gure ondarea mantentzen, hau baita euskaldun egiten gaituen eta oraindik irauten duen ezaugarri nagusiena.

HEZKUNTZA TERRORISTA?

Azkenengo egun hauetan, sare sozialetan eta egunkarietan behin eta berriz gabil ikusten ETA eta euskal hezkuntzaren arteko eragina azaltzen duten albizteak. Gu, hezkuntza honen parte garenez, ikertu edo azertu beharreko gaia dela uste en dizuegi dugunez, hemen uzten dizuegu Berria egunkariak, gaur abenduak 12, argitaratu duen albistea. 

 Berria
Askotan bideoarteari buruz aritzen garenean, burura etortzen zaigun lehenengo adibidea bideo experimentalak dira. Nahiz eta hauek gure gaiaren parte izan, hau ez da honetan oinarritzan. Ondoren ikusiko dugun moduan, beste hainbat erabilera daude, adibidez, normait bere urtebetetzean zoriontzea, mezu positibo bat bidaltzea norbaiti ....

Beraz, animatu beharko gara baliabide hau erabiltzen gure sormena lantzeko eta sentimenduak edo emozioak adierazteko beste bidea delako. Hemen uzten dizuegu daduen erabilpen askoren artean bi adibide:


KOMIK

LA EDUCACIÓN PROHIBIDA

Pelikula hau, parte garen hezkuntzari buruzkoa da. Etorkizuneko irakasle bezala pertsona guztiei gomendatzen diogu pentsatsera eramaten gaituelako, errealitatearen beste errepresentazioa baita.

8.EGUNA

Kurtsoa bukaera heltzear dagoenez, orain arte egindako lanen aurkezpenak hasi egin dira. Talde guztiak aritu dira gogor lan egiten denboraldi honetan eta ondorioz, egindako aurkezpenak harrigarriak izan dira.

Mutilen talde kirolari buruz aritu dira. Azalpen teorikoaz gain, hurrutiragora joan dira mugikorrarako aplikazio bat proposatzen. Honen onurak aipatu dituzte eta umeetan zentratu ez arren, haren baliagarritasuna ere azaldu digute.

Bigarren taldeak, neskeena, porfolioari buruz aritu dira. Bere lana hezkuntzaren arloan zentratu da gehien bat eta haren abaintailak eta desabantailak aipatu dituzte. Baliabide berri honen helburua edo funtzioa azaltzerakoan, egungo egoerarekin erlazionatu dute. Hau da, gizarteak nola ikusten duen metodo hauek, dituen zailtasunak...; azkenik, haren lanarekin bukatzeko, hainbat adibide erakutsi digute mota askotako plataformetan oinarrituta.

Gure lanera bueltatuz, gaur gure azkenengo eguna denez, gogotsu ari gara lan egiten aurkezpen guztia prestatzeko. Azkenik, aipatu beharrak daukagu, gure erronkarik nagusiena da bideo egoki bat aurkitzea klasekideei erakusteko.


 Beraz gaurkoz hau da guztia. Ondo izan!
 

BIDEOAK SAREAN


Ikasleekin klasean bideo interesgarriak ikusteko aukera ematen duen blog-a !

Klasean denbora libreran erabiltzeko bideoak erabilgarri orri honetan.


http://tu.tv/categorias/arte-y-animaciones/




Van Gogh

Van Gogh-en lanak agertzen dituen bideoa usten dizuegu, kultura irakasteko oso erabilgarria da !




Bideoa hezkuntzan

Blog honetan bideoaren erabilgarritasun desberdinak agertzen dira, oso interesgarriak dira. Gainera hezkuntzar bide ematen dio eta honi buruzko ideia desberdinak jartzen dituzte


http://videoeneducacion.com/category/educacion