viernes, 29 de noviembre de 2013

7. Eguna

Gaur zereginak argi izanda, lanean aritu gara hasieratik geldialdirik gabe.

Akde batean, Sites-en informazio interesgarriak jartzen jarraitu dugu eta gure gaiaren inguruko hausnarketa bat argitaratu dugu.

Bestetik, Klasean beste kideek azaldutako ekintza bat ere egin dugu, beste taldeen blog-ak gurean ikusteko Rss-en bidez nola agertu. Hala ere azaldutakoarekin arazo bat izan dugu ez zelako betetzen azlpenaren zati bat eta egiteko modua bilatzen egon gara. Azkenean, beste modu batez egitea lortu dugu, luzeagoa zen baina berdin berdin egin ahal zen.

Beraz lan gogorra izan denez, lasaitzeko doinu hau uzten dizuegu, itxi begiak eta lasaitu, guk hori egingo dugu !

6. EGUNA

Zailtasun asko dauzkagula ikusita, ezinbestekoa izan da talde osoa biltzea eta gure lanari buruz hainbat erabaki hartzea; hala nola, bi aste barru egin beharko dugun aurkezpenaren egituraketa, lanaren emborra eta azkenik, klaseari proposatuko diogun proiektua edo jarduerak.

Irakaslearen laguntza funtsezkoa izan da hau guztia egin ahal izateko. Izan ere, hasieratik sustatu egin du gure sormena nahiz eta gu oztopo asko izan arlo honetan. Egia izan, gure artean idei zaparrada egin ostea, gure motibazioa aregatuz joan da eta honela, gero eta gustoago gaude lan honekin. 

Azkenik, onartu behar dugu nahiko atzeratuta gaudela lanean eta gainera, irakasleak beste lantxo bat proposatu digu biharko. Honetan hainbat kontzeptu desberdinen definizia bilatu behar dugu, gero kideekin aman komunean jartzeko.


viernes, 22 de noviembre de 2013

5. EGUNA

Gaur gure lana bideratzen hasi gara, eta hainbat zailtasun geneuzkala ikusita denbora tarte handi batean egon gara ataskatuta. Gainera, irakasleak beste erronka berri bat proposatu digu: eduglogster-en mural bat sortzea.


Nahiko atzeratuta gaudenez, lana banatu behar izan dugu eta talde bakoitzak bereaz bateratu da eta bukaeran aman komunean jarri ditugu egindako aurrerapen guztiak. 

Hemen uzten dizuegu gaur hormairudian egindako aurrerapenak:

>

viernes, 15 de noviembre de 2013

4. EGUNA

Gaur gure bideoarteari buruzko lanarekin hasi gara. Hasiera  batean ez geunden oso ziur gai honi buruz, baina informazioa bilatu ostean eta gure esperientzia pertsonalak kontuan izanda, konturatu gara nahiz eta gure egunerokotasunean teknologia berrien menpe bizi, eskoletan oraindik ez direla modu egokian erabiltzen.

Horretarako beharrezkoa da irakasleek honetan trebatzea eta eskoletara eramateko orduan eredu berri bat garatzea hori egiteko. Egia esan, berdin du arbela tradizionala edo digitala edukitzea erabilpena berdina bada. Hau da, arbela digitala izanez gero, jakin behar dugu hau ikasgeletan pixkanaka  txertatzen era neurritu batean erabiliz.

Gainera, ikasleek jarraitu behar dute ikasketa prozesuaren ardatza izaten, beraz, oso garrantzitsua izango da ikasleek jarrera aktiboa edukitzea irakasleekin batera berrikuntza hauen aurrean. 

Hona hemen, Gasteizko Magisteritza Eskolako arte jarduera bat:



Arte e Infancia. IV Jornadas. UPV-EHU. from TEATRO PARAISO on Vimeo.

jueves, 14 de noviembre de 2013

3. EGUNA

Haurren inozentzia eta xamurtasuna guztioi hunkitzen gaitu eta horren lekuko dugu ondorengo bideoa: