viernes, 15 de noviembre de 2013

4. EGUNA

Gaur gure bideoarteari buruzko lanarekin hasi gara. Hasiera  batean ez geunden oso ziur gai honi buruz, baina informazioa bilatu ostean eta gure esperientzia pertsonalak kontuan izanda, konturatu gara nahiz eta gure egunerokotasunean teknologia berrien menpe bizi, eskoletan oraindik ez direla modu egokian erabiltzen.

Horretarako beharrezkoa da irakasleek honetan trebatzea eta eskoletara eramateko orduan eredu berri bat garatzea hori egiteko. Egia esan, berdin du arbela tradizionala edo digitala edukitzea erabilpena berdina bada. Hau da, arbela digitala izanez gero, jakin behar dugu hau ikasgeletan pixkanaka  txertatzen era neurritu batean erabiliz.

Gainera, ikasleek jarraitu behar dute ikasketa prozesuaren ardatza izaten, beraz, oso garrantzitsua izango da ikasleek jarrera aktiboa edukitzea irakasleekin batera berrikuntza hauen aurrean. 

Hona hemen, Gasteizko Magisteritza Eskolako arte jarduera bat:



Arte e Infancia. IV Jornadas. UPV-EHU. from TEATRO PARAISO on Vimeo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario