jueves, 12 de diciembre de 2013

8.EGUNA

Kurtsoa bukaera heltzear dagoenez, orain arte egindako lanen aurkezpenak hasi egin dira. Talde guztiak aritu dira gogor lan egiten denboraldi honetan eta ondorioz, egindako aurkezpenak harrigarriak izan dira.

Mutilen talde kirolari buruz aritu dira. Azalpen teorikoaz gain, hurrutiragora joan dira mugikorrarako aplikazio bat proposatzen. Honen onurak aipatu dituzte eta umeetan zentratu ez arren, haren baliagarritasuna ere azaldu digute.

Bigarren taldeak, neskeena, porfolioari buruz aritu dira. Bere lana hezkuntzaren arloan zentratu da gehien bat eta haren abaintailak eta desabantailak aipatu dituzte. Baliabide berri honen helburua edo funtzioa azaltzerakoan, egungo egoerarekin erlazionatu dute. Hau da, gizarteak nola ikusten duen metodo hauek, dituen zailtasunak...; azkenik, haren lanarekin bukatzeko, hainbat adibide erakutsi digute mota askotako plataformetan oinarrituta.

Gure lanera bueltatuz, gaur gure azkenengo eguna denez, gogotsu ari gara lan egiten aurkezpen guztia prestatzeko. Azkenik, aipatu beharrak daukagu, gure erronkarik nagusiena da bideo egoki bat aurkitzea klasekideei erakusteko.


 Beraz gaurkoz hau da guztia. Ondo izan!
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario