viernes, 13 de diciembre de 2013

9.EGUNA

Gaurko klasean jarraitu dugu orain arte egindako lanen aurkezpena egiten. Lehenengo taldea bretxa digitalari buruz aritu dira lan egiten. Haien aurkezpenari hasiera emateko, klasea hainbat taldetan banadu dute eta joku desberdinak atxikitu diote bakoitzari. Ideia hau oso berritzailea da; izan ere, orain arte ez dugu honelako aurkezpenik ikusi. Gainera, honen ostean, eskatu digute haien blogean, taldeka, iruzkin bat publikatzea egindako jarduerari buruzko sentipenak azalerazten. Azkenik, azalpen teorikoari ekin diote.


 Klasearekin jarraitzeko, Hasikasi taldearen txanda izan da. Honekin asteko, haien blogaren aurkezpena egin dute; honetan, pelikula bat proposatu digute ere eta guk honen ideia egiteko, klasean trailerra ikusi dugu ( trailer ofiziala). Honetaz gain, beste gai batzuk ikutu ditugu ere; hala nola, hausnarketaren garrantzia, euskara, genero indarkeria, hezkuntza...  Bueno baina haien lanaren gai nagusia edo orokorra teknografia da. 

Aurkezpen hau asko harritu gaitu. Izan ere, betiko modeetatik atera gaitu atzeko partetik hasi direlako eta honela, gure arreta une oro egon da haietan. Gainera, teoria hutsa "bota" beharrean bideoen bidezko hezkuntzaren alde egin dute eta honela, gure lana izan da gaien arteko lotura egitea.

 HASIKASI taldearen blog-a.

No hay comentarios:

Publicar un comentario